Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/08

Trintxerpeko Jai Batzordearen lehen bilera

Maiatzaren 10ean Alkateordetzan

Maiatzaren 10ean Trintxerpeko Jai Batzordeak 2023ko Karmengo Jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du, arratsaldeko 20:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan.

Aurtengo jaiak uztailaren 13 eta 17a bitarte izango dira, ostegunetik astelehenera.

Dakizuen bezala, Jai Batzordea edonorentzat irekia da eta horregatik jaietan lagundu nahi dutenei, zerbait antolatu nahi dutenei edota jaietan besterik gabe interesa duten guztiei egiten diegu parte hartzeko gonbita.

Ekintzaren bat antolatu nahi baduzu, gerturatu zaitez bilerara. Aurtengo irizpide moduan, jakin ezazue ekintzak beraien artean ez zapaltzea izango dugula.

Animatu eta etorri, herriko tradizioek eta ospakizunek jarraipena izan dezaten!!