Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/05/03

Trintxerpeko jaiak antolatzeko Jai Batzordearen lehen bileraren deialdia

Maiatzaren 11n alkateordetzan

Maiatzaren 11n Trintxerpeko Jai Batzordeak 2022ko Karmengo Jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du, arratsaldeko 20:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan.

Aurtengo jaiak uztailaren 14 eta 17a bitarte izango dira, ostegunetik igandera.

Dakizuen bezala, Jai Batzordea edonorentzat irekia da eta horregatik jaietan lagundu nahi dutenei, zerbait antolatu nahi dutenei edota jaietan besterik gabe interesa duten guztiei egiten diegu parte hartzeko gonbita.

Ekintzaren bat antolatu nahi baduzu, bete ezazu ondorengo eskaera orria eta eraman Jai Batzordera.

Animatu eta etorri, herriko tradizioek eta ospakizunek jarraipena izan dezaten!

 

Eskaera orria

PDF (0,05 Mb)