Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/01/25

Trintxerpeko inauteriak 2024: konpartsen izen-ematea

Epea, otsailaren 1a arte

Trintxerpeko Jai Batzordeak Inauteriak antolatu ditu 2024ko otsailaren 16, 17 eta 18an.

Otsailaren 1a arte zabalik dago konpartsen desfilean izena emateko epea.

Desfilerako izena eman nahi duten konpartsek araudiaren azken orrialdean dagoen fitxa bete beharko dute eta jaiak@pasaia.net posta elektronikora bidali izena emateko epea amaitu baino lehen.

Izena ematen duten konpartsa guztiei dei egiten diegu Trintxerpeko Alkateordetzan otsailaren 1ean 19:30ean egingo den bilera informatibora.

Aurten, Adinberriko obrak direla eta, desfileak aldaketa txiki batzuk izango ditu eta horien ondorioz ibilbidea apur bat murriztuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaleko Kultura Sailarekin (943 344034).

Laster informazio gehiago! Gora Trintxerpeko Inauteriak!