Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/01/19

Zabalik dago Trintxerpeko inauterien konpartsen desfilean izena emateko epea

Urtarrilaren 30a arte

Trintxerpeko Jai Batzordeak inauteriak ospatuko ditu 2023ko otsailaren 24, 25 eta 26an.

Urtarrilaren 30a arte zabalik dago konpartsen desfilean izena emateko epea.

Desfilerako izena eman nahi duten konpartsek araudiaren azken orrialdean dagoen fitxa bete beharko dute eta trintxerpekojaibatzordea@gmail.com posta elektronikora bidali izena emateko epea amaitu baino lehen.

Laster informazio gehiago! Gora Trintxerpeko inauteriak!