Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/05/18

Trintxerpeko I. herri lasterketa, Emakumeen kirola sustatzeko lasterketa

Ekainaren 10ean

ANTOLATZAILEA: ILLUNBE ARRAUN ELKARTEA

  • Lekua: TRINTXERPE
  • Data: 2017/06/10
  • Irteera eta helmuga:  EUSKADI ETORBIDEA (Azoka).
  • Ordua: 17.00 
  • Distantzia: 4 km eta 8 km 
  • (Ikusi Ibilbideak hemen: https://herrikrosa.eus/carteles/recorrido_trintxerpe.jpg)

ARAUDIA

1.- Izen-ematea: www.herrikrosa.eus webgunean, 7 €-ren truke, edo lasterketa egunean Euskadi etorbidean 15:30etik 16:45era 10 €-ren truke.
Lasterketa egunean gehienez ere 30 izen-emate onartuko dira.

Proba egunaren aurretik korrikalariek ziurtatu beharko dute haien izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela.

Ordainketa proba eguna baino lehen egin beharko da.

Halaber, korrikalariek ziurtatu beharko dute haien izenaren ondoan ordainketa egina dutela ageri dela. Ordaindu gabe dagoela agertzen bada, ordainagiria aurkeztu beharko dute lasterketa egunean, bestela lasterketa egunean izena emateko jarritako prezioa ordaindu beharko dute.

2.- Helmugako kontrola lasterketa hasten denetik 70 minutura itxiko da. Lasterketa bukatzeko hori baino denbora gehiago behar dutenak kontroletik kanpo sartuko dira.

3.- Zenbakia bularraldean jarri beharko da, ongi ikusteko moduan.

4.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartuko dituzte, lasterketan inolako gorabeherarik izan ez dadin. 

5.- Parte-hartzaileek zintzo eta kirol legez jokatuko duten uste osoa dute antolatzaileek. Hala, korrikalariek proba oso-osorik beren kabuz egin beharko dute, kanpoko bultzada eta laguntzarik jaso gabe eta beste korrikalariei enbarazu eta kalte egin gabe. Hori hala dela egiaztatzeko eta kontrolatzeko, antolatzaileek laguntzaileak jarriko dituzte ibilbidean zehar, eta haiek arauak betetzen ez dituztenen berri emango diete antolatzaileei, dagozkien neurriak har ditzaten. Besteak beste, korrikalaria sailkapenean atzeratzeko eskubidea izango dute, baita probatik kanporatzekoa ere.

6.- Antolatzaileek istripuetarako aseguru bat izango dute, lasterketako parte-hartzaileek min hartzen badute ere.

7.- Lasterketako parte-hartzaile guztiek lasterketan parte hartzeko sasoi egokian egon beharko dute. Lasterketan izena emateak esan nahi du erabat onartzen dela araudi hau.