Eduki publikatzailea

Trintxerpeko Herritarren Arretarako Zerbitzua ere abian. Aurretiazko hitzordua eskatu beharko da

Datorren maiatzaren 25etik aurrera

Datorren maiatzaren 18tik aurrera, astelehena, berriro irekiko da Trintxerpeko HAZ-SAC bulegoa. Aurrez aurreko arreta izango da bertan ohiko ordutegian, 8:00etatik, 14:00ak arte.

Udalean izapideak egiteko aurrez aurreko arreta zerbitzua behar duten herritarrek 943 34 40 34 telefonora deitu eta aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute. Hitzorduak ohiko arretarako orduetan emango dira. Hala ere, pasaitarrei aholkatzen diegu izapideak modu telematikoan edo telefonoz egitea hobetsi dezatela. 

Osasun agintariek adierazten dutenari jarraikiz, Trintxerpeko arretarako gunea egokitu da, langileen eta erabiltzaileen segurtasuna berma dadin. Hori horrela, erabiltzaileen esku jarriko dira eta jarraitzekoak izango dira osasun agintariek ezarritako argibideak eta ez kutsatzeko prebentzio neurriak (eskuak desinfektatzeko gel hidroalkoholikoa, segurtasun distantziak eta azaleren ukimena saihestea).