Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/12/15

Trintxerpeko gimnasioak ateak itxiko ditu abenduaren 15ean, estalkia konpontzeko

Lanek hiruzpalau egun iraungo dute

Obra horien bidez, egungo estalkia kendu egingo da, metalezko egitura indartuko da eta panel isolatzaileak jarriko dira.

Obrekin aldageletako erosotasun termikoa hobetuko da, eta instalazioaren eraginkortasun energetiko handiagoa lortuko da. Hobekuntza-jarduera hori instalazioko erabiltzaileek eskatu digute, eta, zalantzarik gabe, zerbitzuaren kalitatea hobetuko du” adierazi du Izaskun Gómez alkateak.

Lanek hiruzpalau egun iraungo dute eta obraren kostua 30.000 € ingurukoa izango da. Udalak bere kirol instalazioen hobekuntzaren esparruan lantzen duen jarduera hau Foru Kirol Departamentuak finantzatzen du.

Azken asteetako euriteek obraren hasiera atzeratu zuten, eta, azkenean, meteorologia hobetzearekin batera, asteazken honetan ekingo zaio lanari.

Instalazioa ixteak bermatzen du obra ahalik eta arinen egingo dela eta erabiltzaileei arriskuak saihestuko zaizkiela. Estalkiaren lanetarako beharrezkoa den plataforma jasotzailea aprobetxatuz, fatxadaren kolpea konponduko da gimnasio-gela baten parean.

Kirol departamentua desenkusatzen da harpidedun eta erabiltzaileekin obra honek sor ditzakeen eragozpenengatik, baina garrantzia ematen dio Trintxerpeko gimnasioko erabiltzaileentzat obra honek ekarriko duen hobekuntza nabarmenari.

Dena dela, instalazio hori itxita dagoen bitartean, erabiltzaileek aukera izango dute Donibaneko, Lezoko eta Oiartzungo kiroldegiak erabiltzeko.