Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/11/28

Trintxerpeko Euskararen Eguna 2022

Abenduaren 3an

Abenduaren 3an, larunbatean, Euskararen Eguna ospatuko dugu Gudari plazan!

Jolasak, dantza, kantua, bertso bazkaria, erromeria... eta askoz gehiago!

Bertsotan: Beñat Gaztelumendi eta Ane Zuazubiskar

Bazkariko tiketak: Maite Tabernan

Ez utzi azken momenturako, bazkariko plazak mugatuak dira eta!! Animatu eta zabaldu lau haizetara!!

Trintxerpeko Korkoiburuak.

Ekaitza, Boveda, Illunbe dantza taldea, Zinema txikia eta Illunbe musika elkartearekin elkarlanean antolatuta. Jai batzordearen babesarekin.