Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/01/04

Trintxerpeko Errege Magoen kabalgata

Urtero bezala, Trintxerpeko Jai Batzordeak Errege Magoen kabalgata antolatu du urtarrilaren 5ean.

Ekialdeko hiru Errege Magoak 16:45ean iritsiko dira motoraz Trintxerpeko pantalanera, eta Alkateordetzara joango dira. Han 17:00etatik 19:00etara egongo dira, eta haurren kartak jasoko dituzte. 

Kabalgataren desfilea 10:15ean hasiko da Gudari plazatik, eta ohiko ibilbidea egingo du gero (Euskadi etorbidea, Jaizkibel, Azkueneko biribilgunea eta Alkateordetza).

Bukatzean hiru Errege Magoek hitz batzuk irakurriko dituzte, eta balkoitik goxokiak botako dizkiete Trintxerpeko haurrei.