Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/21

Alkatearen bandoa: Trintxerpeko aparkaleku sistema

Txartela eskatzeko epea: abenduaren 21etik urtarrilaren 12ra bitarte

Bizilagun estimatuak:

Jakingo duzuenez, dagoeneko hasi dira Adinberri zahartzarorako berrikuntza zentroa eraikitzeko obrak. Lan horiek Lasako aparkalekuaren eremuari eta Trintxerpeko Hospitalilloko eremuari eragin diote, ondorioz, aparkalekuaren zenbait zati itxi behar izan dira.

Aparkaleku murrizketa horri erantzuteko helburuz, behin-behineko hiru aparkaleku egokitu dira; Cirizan, Araneder kalean eta Hospitalilloko kaian.

  • Cirizako aparkalekua Trintxerpeko bizilagunek bakarrik erabil dezakete gauetan (19:00etatik 8:00etara), eta asteburu eta jaiegunetan. 
  • Araneder kalekoa, Trintxerpeko bizilagunek bakarrik erabil dezakete egunero 24 orduz.
  • Hospitalillokoa, aldiz, Trintxerpeko zein San Pedroko Arrantzale Auzoko bizilagunek erabili ahal izango dute gauetan (19:00etatik 8:00etara), eta asteburu eta jaiegunetan.

Cirizako eta Hospitalilloko aparkalekuetan bertakoentzako gordetako ordutegi horretatik kanpo (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara) bertakoek ez ezik kanpokoek ere aparkatzeko aukera izango dute.

Horrez gain, gogorarazi nahi dizuegu Hospitalilloko eremuan ere aparkaleku libre bat badagoela, Portuko Agintaritzak ostiraletan edo jai-bezperetan zabaltzen duena 16:00etatik igande edo jaiegunetako 18:00ak arte. Aparkaleku horrek librea izaten jarraituko du.

ERANSKINEAN ageri diren kaleetako bizilagunek dagoeneko aukera duzue dagokizuen bertakoen txartela eskatzeko udalaren edozein HAZ bulegotan abenduaren 21etik urtarrilaren 12ra bitarte, 8:00etatik 14:00etara, edota udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Gogorarazi nahi dizuegu, behin eskabide guztiak jasota Pasaiako Udalak horiek egiaztatu egingo dituela. Baldintzak betetzen dituztenek urtarrilaren 25etik aurrera jaso ahal izango dute txartela Trintxerpeko HAZ bulegoan. Txartelak haizetakoen beheko muturrekoetako bati atxiki beharko zaizkio ibilgailuari aparkatzeko aukera duzuela egiaztatzeko. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 943 34 40 34 zenbakira.


Oharra: Hospitalilloko kaiko bertakoen aparkaleku sistema 2024ko otsailaren 1ean sartuko da indarrean.

Adeitasunez,
Teo Alberro Bilbao, Alkatea


ERANSKINA – BALDINTZAK

  • a) Ibilgailua alta emana izatea Ibilgailuen Zirkulazio Zergaren Udal Erroldan. 
  • b) Zerga-betebeharretan eguneratuta egotea.
  • c) Ibilgailuaren dokumentazioa eguneratua egon dadila (IAT eta nahitaezko asegurua indarrean).
  • d) Kale hauetakoren batean erroldatuta egotea:
    • d1) Cirizako aparkalekurako: Ricardo Arrillaga 1. zk., Gran Sol zk. bikoitiak eta 1. zk., Borda-Enea, Euskadi Etorbidea, Arrandegi, Serafin Esnaola, Araneder, Terranova, Kontsignatario, Jaizkibel, Andonaegi, Urgull, Donostia, Azkuene zk. bikoitiak, Ulia Etorbidea, Martimuno.
    • d2) Hospitalilloko aparkalekurako: d1) ataleko kaleak, Espinosa de los Monteros, Ricardo Arrillaga 1. zk. izan ezik, Daniel Castelao, Urrestarazu Anaien kalea, Salinas, Marinel kalea, Farolako Bidea, Kanpitxu, Pablo Enea, Gran Sol bakoitiak 1. zk. izan ezik.


(sakatu irudiaren gainean PDFa zabaltzeko)