Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/05/08
6 urte ostean, Trintxerpeko jubilatuen taberna berriz irekiko da
Irekiera ekitaldia maiatzaren 13an izango da
COVID-19ak eragindako munduko pandemiaren ondorioz, Trintxerpeko Jubilatuen Etxeko tabernak 2020ko martxoan itxi zituen ateak.
Sei urtez itxita egon ondoren, udal-lizitazio berri bati esker, Pasaiako hirugarren adineko bizilagunek hainbeste erabiltzen eta eskatzen duten gune hori berriro irekiko da.
Horrela, maiatzaren 13an, 18:00etan, Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteak Itsasertz Taberna inauguratuko du.
"Espazio hau berreskuratzea ez da taberna bat berriro irekitzea bakarrik. Auzoari funtsezko topagunea itzultzea da adineko askorentzat, nahi ez den bakardadeari aurre egitea eta Trintxerpeko kohesio soziala eta komunitarioa indartzea", nabarmendu du Pasaiako alkate Teo Alberrok. "Erakunde publikook komunitatea sortzen duten eguneroko espazioak zaintzeko ardura ere badugu, batez ere erretiratuei lotutakoak, urteetan udalerriko bizitza soziala eta asoziatiboa sostengatu baitute".
Alberrok, gainera, azken urteotan udalerriko hainbat udal-espazio suspertzeko egindako lana nabarmendu nahi izan du: "Itsasertz berriro irekitzea Pasaiako hainbat udal-taberna eta -kantina berriro martxan jartzeko egiten ari garen ahaleginari gehitu behar zaio; iruditzen baitzaigu ostalaritza-negozioak ez ezik, bizikidetzarako, auzo-harremanetarako eta komunitate-bizitzarako espazioak ere badirela".
Aurkezpena irekia izango da eta Eskola Dantza Taldearen eskutik ez dira musika eta dantza faltako. Pintxoak ere ez dira faltako.
Ordutegiak
Maiatzaren 14tik aurrera, Itsasertzek ordutegi hau izango du:
- Asteartetik igandera, 09:00etatik 20:00etara.
- Eguneko menua 12:30etik 15:30era.
- Erreserbak 674273242.







