Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/04/22
Trintxerpeko Jai Batzorderen lehen bilera
Apirilaren 25ean Alkateordetzan
Datorren apirilaren 25ean Trintxerpeko Jai Batzordeak 2024ko Karmengo Jaiak antolatzeko lehen bilera egingo du, arratsaldeko 20:00etan Trintxerpeko Alkateordetzan.
Aurtengo jaiak uztailaren 12 eta 16a bitarte izango dira, ostiraletik asteartera.
Dakizuen bezala, Jai Batzordea edonorentzat irekia da eta horregatik jaietan lagundu nahi dutenei, zerbait antolatu nahi dutenei edota jaietan besterik gabe interesa duten guztiei egiten diegu parte hartzeko gonbita.
Ekintzaren bat antolatu nahi baduzu, gerturatu zaitez bilerara. Aurten ere, irizpide gisa, jarduerak beren artean gainjar ez daitezen saiatuko gara.
Animatu eta etorri, herriko tradizioek eta ospakizunek jarraipena izan dezaten!