Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/12/05
TREBA Gurasoak ekimenaren baitan gurasoei zuzendutako bi hitzaldi antolatu dira
Abenduaren 11 eta 15ean, aurretik izena eman behar da parte hartzeko
Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, TREBA Gurasoak ekimenaren antolakuntzan aurrera jarraitzen du. Hala, gurasoei zuzendutako bi hitzaldi eskainiko dira abenduan zehar Pasaian.
Saio horien helburua da, gurasotasuna lantzea eta seme-alaben heziketan laguntzeko tresnak ematea. Sarrera doakoa izango da baina aurretik izena eman behar da.
- “Arauak eta mugak: nola ezarri era asertibo batean”.
Abenduaren 11n izango da, 17:30ean Donibaneko Kulturguneko erabilera anitzeko gelan. Saioan parte-hartzeko izena eman behar da pasaia@gazteria.net helbide elektronikoan abenduaren 9a baino lehen.
Saioaren trebatzailea, Leyre Cano psikopedagogoa izango da. Hitzaldiaren helburuak dira familia-giro ona izateko modua lantzea, familian arauak eta mugak izatearen beharra jakitea, familiako arauak era asertiboan jartzearen onurak ikustea, eta familian arauak era asertiboan jartzeko tresnak ezagutzea, besteak beste.
- “Osasun mentala eta nerabeak”.
Abenduaren 15ean izango da Trintxerpeko Alkateordetzan, 17:30ean. Saioan parte hartzeko izena eman behar da pasaia@gazteria.net helbide elektronikoan abenduaren 14a baino lehen.
Estibaliz Ansotegi trebatzailea hainbat galderari erantzuten saiatuko da: Nola sentitzen dira gure seme-alabak? Zer da osasun mentala? Zerk kezkatzen gaitu osasun mentaletik? Zer dira gatazkak? Zein garrantzi du adimen emozionalak? Nola lagun diezaiekegu?







