Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/02/22
Gurasotasun positiboari buruzko hitzaldiak, Treba Gurasoak programaren barruan
Martxoaren 14an Donibanen eta martxoaren 21ean Trintxerpen
Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak TREBA Gurasoak programan hartzen du parte. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimena da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza edo sostengu horrek, ordea, ez du izan behar konpontzailea edo terapeutikoa bakarrik; aitzitik, helburu prebentiboa izan behar du, eta familiako kide guztien garapena sustatu.
Gurasoei laguntza hori eskaintzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu du. Programa honen bitartez, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer antolatuko dira lurraldeko udalerrietan.
Gurasotasuna gauzatzeko modua nabarmen aldatu da gure gizartean. Horren arabera, gakoa jada ez da gurasoek seme-alaben obedientzia lortzeko autoritateaz baliatzea, aginte hori arduraz erabiltzea baizik; hau da, seme-alaben eskubideak zaindu daitezen erantzukizunez jokatzea, baina gurasoenak kaltetu gabe. Horrek barnean hartzen ditu haurrak eta nerabeak beren sozializazio-prozesuan parte hartzera bultzatzea, beren gaitasun kritikoak sustatzea eta, aldi berean, pixkanaka, beren autonomia eta herritartasun aktiboa sustatzea.
Gauzak horrela, gaur egungo aitei eta amei gurasotasun positiboaren ikuspegiak lagundu diezaieke beren seme-alaben heziketako eta hezierako jardunean.
Konkretuki Pasaian Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin elkarlanean, datozen egunotan hainbat hitzaldi antolatuko dira nerabeen gurasoentzat:
“Internet, pantailak,bideo-jokoak sare sozialak,...Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu” (euskaraz).
- Martxoaren 14an, osteguna, 17:30ean, Pasai Donibaneko kulturgunean (erabilera anitzeko gela)
- Informazio +
“Kirol-apustuak eta ausazko jokoak: Zer egin dezake familiak?/ Apuestas deportivas y juegos de azar.¿Qué puede hacer la familia?” (ele bitan)
- Martxoaren 21ean, osteguna, 17:30ean, Trintxerpeko Udal Euskaltegian (5. gela)
- Informazio +
Izen-ematea gazteria@pasaia.net helbidean otsailaren 26tik (astelehena) aurrera hitzaldi bakoitzaren data baino 3 egun lehenago arte.