Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/16
Euskadi Etorbideko hainbat zuhaitzei tratamendu fitosanitarioa egingo zaie
Irailaren 18an, 06:30etik 09:00etara, eta ez du eraginik sortuko

Euskadi Etorbideko zenbait zuhaitzek, 1-3 zenbakien parean daudenek zehazki, zomorroa dute (Cochinilla algodonosa izenekoa). Hori dela eta, Pasaiako Udalak katalpa hauei tratamendu fitosanitarioa egingo die.
Garbiketa hau irailaren 18an egingo da, 06:30etik 09:00etara eta ez du ez trafikoan ez oinezkoengan eragin handirik izango. Lanak amaitzean, zuhaitzen azpiko eremua hesitu egingo da.
Inguruko taberna eta lokaleko jabeei jakinarazpena egin zaie.







