Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/02/25
Trafiko-mozketa Trintxerpeko Ulia etorbidean, kimatze lanengatik
Otsailaren 27an, 10:00etatik 13:00etara
Datorren ostegunean, otsailak 27, Ulia hiribideko 25. zenbakitik aurrera kalea moztuko da, Azkuene goiko bihurgunean egingo diren kimatze lan batzuengatik (Azkuene 42 atzeko aldean dagoen hormaren gainean).
Lanak 10:00etan hasiko dira eta 3 ordu inguruko iraupena izango dute.
Udaltzaingoak trafikoa erregulatuko du, bertan bizi diren herritarren sarrera-irteera bermatzeko.
Aldaketak autobus zerbitzuan
Lan horiek direla eta, E08 autobus linean aldaketak izango dira (San Pedro – Trintxerpe goia – Donostia).
10:00etatik lanak amaitu arte, ez da Trintxerpeko goialdetik igaroko. Hortaz, honako geltoki hauetan ez da zerbitzurik emango: Arrillaga 6, Gran Sol 3, Borda Enea 2, Oiartzun 8, Ulia 22, Azkuene 35, Azkuene plaza.
Geltoki hurbilenak hauek izango dira: San Pedron (Esnabide 6),Trintxerpen (Gudari plaza, Euskadi Etorbidea 25 bis eta Euskadi Etorbidea 1, Correos).