Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/04/04

Udaberri festa dela eta, trafiko aldaketak Donibanen

Apirilaren 5ean, egun osoan zehar

Udaberri festa ospatuko da apirilaren 5ean Donibanen. Hainbat ekitaldi antolatu direnez, zenbait trafiko aldaketa egongo dira barrutian:

Alde batetik, Lezobidea kalea moztuko da Meipiko biribilgunearen parean, larunbateko 10:00etik igandeko 02:00etara. Hori dela eta, Donibane kalera eta Bizkaia plazara Larrabide errepidetik eta San Roke eta Juan XXIII kaleetatik sartu beharko da. Irten, berriz, Bordalaborda kaletik irten beharko da.

Bestetik, jakinarazten da ere lineako autobusak Meipiko biribilgunean emango du buelta 10:00etik zerbitzua bukatu arte.

Udaberri festaren egitarau osoa Udaleko Agendan eta sareetan kontsulta daiteke.