Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/04

Trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan aldaketak egongo dira Trintxerpeko inauterien ondorioz

Aldaketek herriko sarrera-irteerei eta garraio publikoari eragingo diete martxoaren 7tik 10era

Martxoaren 7tik 9ra Trintxerpeko Inauteriak ospatuko direla-eta, trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoaren zerbitzuan aldaketak izango dira. Gainera, kale batzuen mozketa ere aurreikusi da.

Euskadi etorbidea Correosetik Arrandegi kaleraino itxita

  • Martxoaren 7an, ostirala, 10:30etik aurrera bi norabideak.
  • Martxoaren 8 eta 9an egun osoan.
  • Martxoaren 10ean, kalea guztiz garbitu arte (goizeko 09:00ak arte gutxi gorabehera).

Aldaketak Trintxerpe eta San Pedrora sartzeko eta bertatik irteteko

Euskadi etorbideko mozketak dirauen bitartean, Trintxerpera eta San Pedrora sartzeko eta bertatik irteteko trafikoa goiko auzoetatik bideratuko da. Zehazki bide hauetatik:

Aingurako biribilgunetik San Pedrora joateko: Azkueneko bidegurutzetik sartu, Jaizkibel-Ulia Etorbidea–Andonaegi-Arrandegi korridoretik jarraitu, Euskadi etorbidea, Esnabide kalea.

San Pedrotik aingurako biribilgunera joateko: Esnabide kalea, Marinelen igoera, Gran Sol, Bordaenea eta Oiartzun  (Andonaegi), Azkuene kaleraino.

Larunbat eta igande arratsaldeko inauterietako desfileak dirauen bitartean, 16:30etik 19:30era, ez da egongo Arraindegi kaletik Euskadi etorbidera irteteko aukerarik, beraz, ibilgailuei Araneder kaletik kontrako noranzkoan irtetea baimenduko zaie (Gudari plaza inguratuta).

Aldaketak garraio publikoan

Autobus zerbitzua

Ostiralean 10:30ean hasi eta astelehen goizean Euskadi etorbidea ireki arte, Euskadi etorbideko lineako autobus-geltokiak ezabatuko dira. Horien ordez, Escalerillasen eta Cirizako aparkalekuan geltokiak jarriko dira. E07, E09 eta E79 autobusak ohiko ordutegian geldituko dira geltoki horietan.

E-8 autobusa (mikrobusa) San Pedroraino iritsiko da, ohiko ordutegian. Escalerillasen geldialdia egin ondoren, portuko eremutik sartuko da San Pedroko biribilgunera iristeko. Autobus horrek lotura egingo du orduero Escalerillaseko geltokiekin. Goiko auzoetatik egiten duen ibilbidea, beraz, bertan behera geldituko da ostiraletik igandera.

Dbus 38 lineak ibilbidea laburtuko du. Beraz, Jaizkibel kaletik igo, Andonaegiko biribilguneraino iritsi eta Ulia etorbidetik itzuliko da. Ondoren, Azkuenetik jaitsiko da eta ohiko ibilbidea hartuko du berriz. Konpartsen desfileek dirauten bitartean, aingurako biribilgunean buelta emango du eta San Pedro etorbideko 25. zenbakian hasiko da ibilbidea.

Taxi-zerbitzua

Euskadi etorbideko 45. zenbakiko taxi-geltokia kendu egingo da larunbateko eta igandeko desfileek dirauten bitartean. Horren ordez, Escalerillasen gaituko da taxiak hartzeko behin-behineko geltokia. Aldaketa horrek, gutxi gora behera 16:30etik 20:00etara iraungo du.

Aldaketak aparkalekuetan

Egun horietan ezin izango da Euskadi etorbidean, Pasai San Pedro hiribidean eta Esnabide kalean balizatutako eta seinaleztatutako guneetan aparkatu.

Cirizako aparkalekuan barrakak ezarri dira, beraz, martxoaren 2tik 10era (goizeko 8:00ak arte) Portu eremuan dagoen Garraio Kooperatibaren orubean aparkatzeko baimena izango da. Gune horretan soilik Trintxerpeko herritarrek aparkatu ahal izango dute (1. gunea).

Hospitalilloko aparkalekuak ohiko erabilera eta ordutegiak mantenduko ditu. Beraz, ostiraleko arratsaldeko 19:00etatik aurrera soilik Trintxerpeko eta San Pedroko (1. gunea eta 5. gunea) herritarrentzat izango da.

Horrez gain, Hospitalilloko portuko aparkalekuko langa zabalik egongo da osteguneko 11:00etatik igande iluntzera arte, bertan aparkatu ahal izateko.

Desfilean zehar eta Euskadi etorbidea okupatuta dagoen bitartean, San Pedroko lonjako barreratik sartu eta irten beharko da Hospitalilloko aparkalekutik.

Inauterietako egunetan aparkaleku gutxi egongo denez eta, zirkulazio-arazoak saihestearren, inauteriez gozatzera Trintxerpera etorri nahi dutenei garraio publikoan etortzeko eskatu nahi die udalak.

Informazio gehiago behar izanez gero,  Udaltzaingora dei daiteke, 943 00 43 00 telefonora.