Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/06/26

San Pedroko jaiak direla-eta, trafiko aldaketak egongo dira

Ekainaren 26tik 30ra bitartean

San Pedroko jaiak iritsi dira. Hori dela eta, ekainaren 26tik aurrera ezingo da ibilgailuarekin sartu Arraunlari kalera, San Pedroko kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura. Goizetan eta gauetan (ekitaldiak amaitu ondoren) bertakoak bakarrik sartu ahal izango dira, eta baita zamalanak egiteko ibilgailuak ere, zehazki ordutegi hauetan:

  • -Ekainaren 26an (asteazkena) Arraunlari kalea itxiko da 17:00etatik aurrera.
  • -Ekainaren 27an (osteguna) Arraunlari kalea itxiko da 17:00etatik aurrera.
  • -Ekainaren 28an (ostirala), 29an (larunbata) eta 30ean (igandea) Arraunlari kalea itxiko da egun osoan 10:00etatik aurrera. 
  • -Ekainaren 26tik (asteazkena)  aurrera, Esnabidetik aurrera pasatzen utziko zaie soilik bertakoei, zamalanak egin behar dituztenei eta desgaitasuna duten pertsonei. Eta egun horretatik aurrera bertakoek eta desgaitasuna duten pertsonek bakarrik aparkatu ahal izango dute. 
  • -Arraunlari kalean balizatutako eremuetan ezin izango da aparkatu ekainaren 27ko (osteguna) 08:00etatik uztailaren 1eko (astelehena) 09:00 arte.

Behin-behineko aparkalekua

Pasaiako Udalak Hospitalilloko kaiaren bukaerako eremua egokituko du aparkaleku gisa (San Pedroko lonjako sarreratik gertuen dagoen eremua), ostiraleko 16:00etatik igandeko 18:00etara (sarrera Esnabidetik). Igandean kayak estropada dagoenez, estropadarako balizatuta dagoen eremua errespetatu beharko da.

Eremu murriztuetako bizilagunei (Arraunlaritik aurrerakoei) gomendatzen zaie, euren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo eta egokitutako aparkalekuetan aparkatu ditzaten.

Gainera, Trintxerpeko bertakoen aparkalekuetan ere aparkatzeko aukera izango dute San Pedroko bizilagunek aipatutako datetan.

Pasaiako Udaltzaingoak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, hartu diren neurriak ulertzeagatik eta horiek betetzen laguntzeagatik, izan ere, neurri horien helburua da jai-eremua handitzea eta gidarien eta oinezkoen segurtasuna zaintzea.

Aipatutako ordutegi guztiak gutxi-gorabeherakoak dira, eta Udaltzaingoak aldatu egin ditzake, trafiko eta segurtasun arrazoiak tarteko.

Informazio eta larrialdietarako telefonoak hauek dira: 

PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943004300.

 SOS-DEIAK (larrialdiak bakarrik) 112