Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/28

Trafiko aldaketak San Pedroko jaietan

Ekainaren 28tik uztailaren 3a arte

UDALTZAINGOAREN OHARRA

Ondorengo ordutegiak gutxi-gorabeherakoak dira, eta Udaltzaingoak aldatu egin ditzake, trafiko eta segurtasun arrazoiak tarteko.

Ekainaren 28tik aurrera ezin izango da ibilgailuarekin sartu Arraunlari kalera, San Pedroko kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura; eta goizetan eta gauetan (ekitaldiak bukatu ondoren) bertakoak eta zamalanak egin behar dituztenak bakarrik ibili ahal izango dira, zehazki: 

  • 28an (asteartea) Arraunlari kalea itxiko da 17:00etatik aurrera.
  • 29an (asteazkena) Arraunlari kalea itxiko da 11:00etatik aurrera.
  • 30ean (osteguna) Arraunlari kalea itxiko da 17:00etatik aurrera.
  • Uztailaren 1ean (ostirala), 2an (larunbata) eta 3an (igandea) Arraunlari kalea itxiko da egun osoan 10:00etatik aurrera. Bertakoek igandeko 18:00etatik aurrera aurrera aparkatu ahal izango dute.
  • Ekainaren 28tik (asteartea) aurrera, Esnabidetik aurrera pasatzen utziko zaie soilik bertakoei, zamalanak egin behar dituztenei eta ezinduei. Eta egun horretatik aurrera bertakoek eta ezinduek bakarrik aparkatu ahal izango dute.
  • Bertakoak ez direnek Trintxerpeko kaian aparkatu ahal izango dute. 
  • Bertakoek aukera izango dute Hospitalilloko kaiaren bukaerako eremuan aparkatzeko (San Pedroko lonjako sarreratik gertuen dagoen eremuan), ostiraleko 16:00etatik igandeko 18:00etara (sarrera Esnabidetik).
  • Arraunlari kalean ezin izango da aparkatu uztailaren 1eko (ostirala) 17:00etatik uztailaren 3ko (igandea) 18:00 arte.
  • Eremu murriztuetako bizilagunei (Arraunlaritik aurrerakoei) gomendatzen diegu, euren ibilgailuak erabili behar badituzte, eremu horietatik kanpo eta egokitutako aparkalekuetan aparkatu ditzaten.

Udaltzaingotik eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei, hartu diren neurriak ulertzeagatik eta horiek betetzen laguntzeagatik, izan ere, neurri horien helburua da jai-eremua handitzea eta gidarien eta oinezkoen segurtasuna zaintzea.

Informazio eta larrialdietarako telefonoak hauek dira: 

  • PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943.004300.
  • SOS-DEIAK (larrialdiak bakarrik): 112