Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/05/08

Ezagutu Pasaia Itsas Festibalak trafikoan eragingo dituen aldaketak

Maiatzaren 13tik 18ra bitartean

"PIF 2026" dela eta, maiatzaren 13tik (asteazkena) 18ra (astelehena) bitartean, Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du Pasaiako trafikoan eta aparkalekuan hainbat eragin izango direla. Arau orokor gisa, Donibane, Trintxerpe eta San Pedrorako sarbideak bertakoentzat bakarrik izango dira.

DONIBANE

Donibanen sarbidea izango dute honako hauek bakarrik: Donibaneko herritarrek, festibaleko antolatzaileek, jaiegunetan aparkatzea bermatuta duten langileek, eta zamalanak egiten dituztenek.

Donibane kalea itxita egongo da ordutegi hauetan:

  • Maiatzak 14, osteguna: 13:00etatik 20:00etara.
  • Maiatzak 15, ostirala: 13:00etatik ekitaldiak amaitu arte.
  • Maiatzak 16, larunbata: 10:00etatik kontzertua amaitu arte (01:00 inguruan).
  • Maiatzak 17, igandea: 10:00etatik ekitaldiak amaitu arte.

Bizkaia plaza eta Santiago plaza ibilgailurik gabe geratuko dira maiatzaren 13ko (asteazkena) 15:00etatik, maiatzaren 18ko (astelehena) eguerdira arte, edo eremua desmuntatzeko eta garbitzeko lanak amaitu arte.

Maiatzaren 17an, igandea, Donibanera sartzeko eta bertatik irteteko bidea itxi egingo da 10:15etik 11:30era, Itzulia Women 2026 txirrindularitza lasterketa bertatik igaroko delako. Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta aldaketak izan daitezke.

Zamalanak

Bizkaia plazan zamalanak egin ahal izango dira  ordutegi hauetan:

  • Maiatzak 14, osteguna, 13:00 arte.
  • Maiatzak 15 (ostirala), 16 (larunbata) eta 17 (igandea), 10:00 arte.

Ordezko aparkalekua

Bertakoek eta eremu horietan aparkatzeko baimena dutenek honako gune honetan aparkatu ahal izango dute:

  • Nabalaldeko kaian, maiatzaren 13ko (asteazkena) 15:00etatik, maiatzaren 18ko (astelehena) 8:00etara, pabiloietako sarbideak errespetatuz.

Garraio publikoa

Autobus-lineek ohiko ordutegia eta ibilbidea mantenduko dituzte, hau da, hasiera batean ez da geltokirik kenduko. Ohiko ibilbidea eragozten duen egoeraren bat gertatuz gero, autobusak geltoki bakarra egingo du Meipiko biribilgunean, eta San Roke, Frontoia eta Lezo Bide 22-24 geltokiak aldi baterako kenduko dira, egoera hori konpondu arte.

SAN PEDRO

San Pedroko biribilgunetik, aurrerantzean, ekitaldiak egiten diren bitartean, ezin izango da ibilgailuz sartu kale hauetara: Arraunlari, San Pedroko kaia, Torreatze eta Ondartxo pasealekua. Eta pasabidea irekita geratuko da bertakoentzat, aparkaleku bermatua duten langileentzat eta goizetan eta/edo gauetan zamalanak egiteko, ekitaldiak amaitu eta gero, betiere dagoen jende-kopuruak ahalbidetzen badu.

Maiatzaren 13ko 8:00etatik 18 arte ibilgailurik gabe egongo da da Arraunlari kale osoa eta kai osoa. Maiatzaren 18an, astelehena, pixkanaka aparkatzea baimenduko da, desmuntatze-lanak egin eta eremua garbitu ondoren.

Zamalanak

  • Maiatzak 14, osteguna: 8:00etatik 13:00etara.
  • Maiatzak 15 (ostirala), 16 (larunbata) eta 17 (igandea): 10:00 arte.

Ordezko aparkalekua

Bertakoek eta eremu horietan aparkatzeko baimena dutenek honako gune hauetan aparkatu ahal izango dute:

  • Herrerako oinezkoen pasabidearen azpiko orubea (lehengo Rodolfo); maiatzaren 12ko (asteartea) 15:00etatik, maiatzaren 18ko (astelehena) 8:00etara.
  • Portu Agintaritzako aparkalekua Hospitalilloren ezkerraldean (langa): maiatzaren 14ko (osteguna) 12:00etatik, maiatzaren 17ko (igandea) 20:00etara.
  • Lonjako aparkalekuko solairu bat, behar bezala seinaleztatua, maiatzaren 15eko 12:00etatik, 17ko 20:00etara.

Garraio publikoa

Garraio publikoa, autobusak eta taxiak Esnabide kaletik ibiliko dira, ohiko ibilbide eta ordutegian, honako aldaketa hauekin:

  • E07 eta E09 lineek geldialdi guztiak mantenduko dituzte, salbu eta zirkulazio-arazorik badago; kasu horretan, linea horiek Aingurako biribilgunean amaituko dira, arazo hori konpondu arte. 
  • E08 lineak (Trintxerpe eta San Pedroko goiko aldea) ohiko ibilbideari eutsiko dio, baina, 16:00etatik aurrera, linea hori kendu egingo da Festibalaren 4 egunetan (maiatzaren 14tik 18ra). Hori konpentsatzeko, beheko zerbitzua indartuko da, autobus handiagoa jarriz.

TRINTXERPE

Trintxerpen sarbidea izango dute honako hauek bakarrik: bertakoek, festibaleko antolatzaileek,  aparkatzea bermatuta duten langileek, eta zamalanak egiten dituztenek.

Ordezko aparkalekua

Honako aparkaleku hauetan aparkatu ahal izango dute Trintxerpeko eta San Pedroko biztanleek, antolatzaileek eta baimendutakoek: 

  • Herrerako oinezkoen pasabidearen azpiko orubea (lehengo Rodolfo); maiatzaren 12ko (asteartea) 15:00etatik.
  • Portu Agintaritzako aparkalekua Hospitalilloren ezkerraldean (langa): maiatzaren 14ko (osteguna) 12:00etatik, maiatzaren 17ko (igandea) 20:00etara.

Garraio publikoa

Garraio publikoa, autobusak eta taxiak Euskadi Etorbidean zehar ibiliko dira, ohiko ibilbide eta ordutegian, honako aldaketa hauekin:

  • E07 eta E09 lineek geldialdi guztiak mantenduko dituzte, salbu eta zirkulazio-arazorik badago; kasu horretan, linea horiek Aingurako biribilgunean amaituko dira, arazo hori konpondu arte.
  • E08 lineak (Trintxerpe eta San Pedroko goiko aldea) ohiko ibilbideari eutsiko dio, baina 16:00etatik aurrera linea hori kendu egingo da Festibalaren 4 egunetan (maiatzaren 14tik 18ra). Hori konpentsatzeko, beheko aldeko zerbitzua indartuko da, autobus handiagoa jarriz.

ANTXO

Maiatzaren 17an, igandea, Nafarroa etorbidea itxi egingo da 11:15etik 12:30era, Itzulia Women 2026 txirrindularitza lasterketa bertatik igaroko delako. Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta aldaketak izan daitezke.

Ordutegi horretan, barrutiko sarrera eta irteera Oarso kaleko biribilgunetik egingo dira.

Arau orokorrak eta gomendioak Pasaiako Itsas Festibalerako

Eremu mugatuetako bizilagunei gomendatzen zaie, beren ibilgailuak erabili behar izanez gero, eremu horietatik kanpo aparkatzeko.

Aparkatzeko leku gutxi dagoenez eta bertakoentzat bakarrik izango denez, bisitariei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie: autobusak, Renfe eta Euskotren.

Autobus-loturak

Autobus-loturak jarriko dira Donibanera Errenteriatik (Ekialdebus), geltokiak Escalerillasen (Dbus eta Ekialdebus) eta Herreran (Dbus, Ekialdebus, Renfe eta Euskotren), eta Trintxerpe-San Pedro (Ekialdebus) lineako ohiko geltokiak.

Aldirietako aparkalekuak

Aldirietako aparkalekuak egongo dira Ficoban (Iparralde hiribidea 43 - Irun) eta Illunben (Miramon pasealekua 2 - Donostia).

Motora

Motora zerbitzua (itsasontzia) jarriko da badia osoan zehar, Trintxerpetik (Escalerillas ondoko pantalana), San Pedrotik eta Donibanetik. Gainera, tren turistikoa ibiliko da Trintxerpetik (Correosen ondorengo geltokia) San Pedrora (Esnabide 2) bisitariak eramaten.

Eskura dituzun informazio- eta larrialdi-telefonoak hauek dira:

Pasaiako Udaltzaingoa 943004300

Pasaia Turismoa 943341556

SOS DEIAK (larrialdiak bakarrik): 112.