Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/03/27
“Negua joan da ta” festaren ondorioz trafiko aldaketak Donibanen
Larunbatean, martxoaren 29an
Neguari agurra emateko “Negua joan da ta” festa antolatu du Erreka gazte taldeak, Bixi Bixi elkartearen eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin. Ekimena martxoaren 29an izango da, eta, egun osoan zehar ekitaldiak antolatu direnez, trafikoan aldaketak egongo dira.
Egitaraua hau izango da:
- 14:30 Bazkari autogestionatua
- 16:30 Bingoa eta pisu lehiaketa
- 18:30 Zatekeen Erromeria
- 21:30 Etxeko musika
Bazkari autogestionatua eta erromeria Santiago plazan izango direnez, plaza kotxerik gabe egon beharko da egun osoan zehar.
Gainera, Donibane kaleko trafikoa ere 12:00etatik aurrera itxi egingo dela jakinarazten da.