Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/05/30
“Musikaz Blai” ekimenaren ondorioz, trafiko aldaketak Trintxerpen
Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean
Asteburuan, maiatzak 31 eta ekainak 1, “Musikaz Blai” ekimena izango da Trintxerpeko kaleetan barrena.
Hori dela eta, zenbait trafiko aldaketa izango dira:
Maiatzak 31, larunbata
- Trikiti eta panderoen kalejira: zenbait kaletan mozketa laburrak izango dira kalejira igarotzen den unean (12:00 – 13:00). Honako kale hauetan izango du eragina: Donostia kalea, Urgull kalea, Oiartzun kalea, Ulia etorbidea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea eta Gernika plaza.
- 12:00etatik 13:00etara bitarte E-8 autobusa ez da Trintxerpeko goiko aldera iritsiko (Ricardo Arrilaga 6, Gran Sol 3, Bordaenea 2, Oiartzun 8, Ulia 22, Azkuene 35 eta Azkuene plazako geltokiak ezabatuko dira).
Ekainak 1, igandea: Euskadi etorbidea moztu egingo da desfileak irauten duen bitartean 11:30etik 13:00etara bitarte.
- E07, E08 eta E9 autobus lineek Eskalerillasen izango dute azkenengo geltokia, ibilgailuak goiko aldetik ibiliko dira, San Pedrora sartu eta handik irteteko (Arrantzaleen auzoa, Andonaegi eta Azkuene).







