Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/05/16
“Itzulia Women 2025” txirrindularitza proba dela-eta, trafiko aldaketak Donibanen
Maiatzaren 18an
“Itzulia Women 2025” izeneko txirrindularitza-proba dela-eta, maiatzaren 18an, igandea, Donibaneko irteera itxi egingo da 10:15etik 11:30era bitarte, lasterketa Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik igaroko delako.
Halaber, gogorarazten da Jaizkibelerako sarbidea itxita egongo dela trafikoarentzat.
Era berean, Antxotik Nafarroa etorbidera irteteko bidea 11:15etik 12:30era bitartean itxita egongo da. Ordu horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen da.
Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.
Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).