Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/05/11

Trafiko mozketak Itzulia Women 2022 txirrindularitza proba dela eta

Maiatzaren 15ean, Donibanen Jaizkibeleko gurutzean eta Antxon Nafarroa etorbiderako irteeran

Pasaiako Udaltzaingoak ondokoa jakinarazten du:

2022ko ITZULIA WOMEN izeneko txirrindularitza-proba dela-eta, maiatzaren 15ean, igandea, Pasai Donibaneko irteera itxi egingo da11:20tik 12:30era bitarte, lasterketapasatuko baita Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik.

Halaber, gogorarazten dugu Jaizkibelerako sarbidea itxita egongo dela trafikoarentzat.

Era berean, Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio 12:15etik 13:15era bitartean. Ordu horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen dugu.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).