Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/07
Udal gobernuak bizilagunen mugikortasuna lehenetsiko du festibaleko egunetan
Bertakoen eta baimenduen ibilgailuak bakarrik sartu ahal izango dira.
Datorren ostegunean, maiatzak 9, hasiko da 2024ko Pasaia Itsas Festibala. Espero den bisitari kopurua dela-eta, eta pasaitarrek beren egunerokoan ahalik eta eragin txikiena nabaritu dezaten, Pasaiako Udalak zenbait neurri murriztaile hartu ditu mugikortasunari dagokionez. Neurri horien helburua da datozen egunetan Pasaia bisitatzera etortzen direnen segurtasuna bermatzea, eta baita bisitarien eta pasaitarren arteko elkarbizitza ziurtatzea ere.
Teo Alberro alkateak honela laburbildu ditu neurriak: "Diseinatu dugun mugikortasun protokoloaren oinarria da, oro har, lehentasuna ematea bertakoei, langileei, baimenduei eta bestelako arrazoiengatik egunero Pasaian bizitza egiten dutenei”.
"Alde horretatik", gaineratu du Mikel Garcia Mugikortasun zinegotziak, "Donibanera eta Trintxerpetik San Pedrora bertakoen ibilgailuak bakarrik igaro ahal izango dira. Beraz, berriro azpimarratu nahi dugu egun hauetan bisitari gisa etorri nahi dutenek garraio publikoa erabil dezatela". Zerbitzu hori indartu egingo da egun horietan. Pasaia Itsas Festibalaren webgunean aurki daiteke garraio publikoaren aukerei eta konexioei buruzko informazio zehatza, baita motora-zerbitzuari edo txu-txu trenari buruzkoa ere.
Bestalde, Udaltzaingoak baimendu gabeko ibilgailuen sarbidea mugatzeko egingo dituen kontrolak arintzearren; ostegun eta ostiralean lanera etorri behar dutenei gomendio hau egiten diegu: ahal badute, garraio publikoan etor daitezela; eta, euren ibilgailuan etorri behar badute, euren enpresei egiaztagiri bat eska diezaiotela, Pasaiara lanera datozela ziurtatzen duena.
TRINTXERPE
Bertakoak ez diren ibilgailuen sarbidea mugatzea
Aingurako biribilgunetik aurrera, soilik bertako ibilgailuei, antolakuntzako ibilgailuei, langileen ibilgailuei, baimenduei eta zamalanetako ibilgailuei utziko zaie igarotzen, ordutegi honetan:
- Maiatzaren 9an, osteguna, 08:00etatik aurrera.
- Maiatzaren 10ean (ostirala), 11n (larunbata) eta 12an (igandea), egun osoan.
Gainera, asteburuan hauei bakarrik utziko zaie pasatzen: aparkatzeko lekua erreserbatuta duten langileei (praktikoak, portukoak, etab.) edo urgentziazko arrazoi justifikatua dutenei (zaharren egoitzako autobusa, etab.). Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta segurtasun-arrazoiengatik alda daitezke.
Bertakoek bakarrik aparkatzeko aukera
Barrutian egokituko diren aparkalekuetan soilik bertako ibilgailuek (Trintxerpe nahiz San Pedrokoek), antolakuntzako ibilgailuek eta baimenduek aparkatu ahal izango dute, eta Cirizako aparkalekuko ordutegi bera erabiliko da horietan. Aparkalekuak:
- Kooperatibako aparkalekua.
- Herrerako oinezkoen pasabidearen azpiko orubea (Rodolfo zena).
Nolanahi ere, aparkalekuetan kartelak jarriko dira, horiek erabiltzeko ordutegiekin eta egunekin.
San Pedron eta Trintxerpen egokitutako aparkaleku guztietan aparkatu ahal izango dute bi barrutietako bizilagunek (baita Arrantzaleen auzoko pegatina dutenek ere), lonjaren barruan izan ezik, bertan San Pedroko pegatina dutenek bakarrik aparkatu ahal izango dute.
Garraio publikoa
- Autobus-lineek beren zerbitzuak mantenduko dituzte, portu-eremutik zirkulatuko dute, eta, hala badagokio, Escalerillas izango da haien azken geltokia festibaleko egunetan eta adierazitako ordutegietan.
- San Pedroko E7 eta E-9 autobus-lineak portutik ibiliko dira eta Escalerillasen emango dute buelta ostegun eta ostiralean 16:00etatik aurrera eta larunbatean eta igandean 10:00etatik aurrera.
- E-8 lineak ostegun eta ostiralean utziko dio zerbitzua emateari goialdean 16:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 10:00etatik aurrera. Egun eta ordutegi horietan txu-txu tren-zerbitzua egongo da Trintxerpetik San Pedrora eta alderantziz, Euskadi Etorbidean geldialdiak eginez.
Ordutegi hauek gutxi gorabeherakoak dira eta segurtasun arrazoiengatik alda daitezke. Ekialdebusen webgunea kontsultatzea gomendatzen da, informazio gehiago nahi izanez gero.
SAN PEDRO
Bertakoak ez diren ibilgailuentzako murrizketak
Marinelen bidegurutzetik aurrera, bakarrik ibilgailu hauei utziko zaie pasatzen: bertakoen ibilgailuei, antolakuntzako ibilgailuei, bertan lan egiten duten langileei eta zamalanetarako ibilgailuei; eta San Pedroko goialdera eta hirigunera sartzeko.
Bou Nabarrako aparkalekuan emakida duten ibilgailu baimenduek bakarrik aparkatu ahal izango dute. Ezin izango dute bertan aparkatu baimenik gabeko ibilgailuek eta bertakoak ez direnen ibilgailuek, titularraren baimena izan arren.
Ibilgailuen zirkulaziorako itxitako sarbidek
Ekitaldiak daudenetan ezin izango da ibilgailuz sartu kale hauetara: Arraunlari, San Pedroko kaia, Torreatze eta Ondartxo pasealekua. Eta bertakoak eta zamalanetako ibilgailuak ezin izango dira sartu goizetan eta/edo gauetan, behin ekitaldiak bukatu ondoren. Zehazki:
- Maiatzaren 9an (osteguna): zamalanetarako eta bertakoentzako sarbidea 16:00ak arte.
- Maiatzaren 10ean (ostirala): zamalanetarako eta bertakoentzako sarbidea 16:00ak arte.
- Maiatzaren 11n (larunbata) eta 12an (igandea), erabat moztuko da 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira eta segurtasun arrazoiengatik alda daitezke
Barrutiko herritarrek bakarrik aparkatzeko aukera
San Pedroko kaia zenbait jardueratarako erabiliko denez, ibilgailurik gabe eta libre utzi beharko da kai osoa, hilaren 8tik (asteazkena) 13ra (astelehena). Gauza bera gertatuko da Torreatze, Ondartxo pasealekua eta Arraunlari kalearekin hilaren 9tik aurrera. Hori dela eta, ondoren zehazten diren eremuak gaituko dira bertakoek, antolakuntzakoek eta bertara lanera etortzen direnek bakarrik aparkatzeko:
- Pasai San Pedroko lonjako aparkalekua, ostiraleko 12:00etatik igandeko 20:00etara (San Pedroko pegatina dutenentzat).
- Hospitalilloko aparkalekua. San Pedroko lonjaren parean egongo da zabalik langa, maiatzaren 9ko 09:00etatik maiatzaren 12ko 20:00etara.
- Trintxerpeko portu-eremuan bertakoentzako egokitutako aparkalekuak.
Garraio publikoa
- San Pedroko E7 eta E-9 autobus-lineek Escalerillasen emango dute buelta ostegun eta ostiralean 16:00etatik aurrera eta larunbatean eta igandean 10:00etatik aurrera.
- E-8 lineak ostegun eta ostiralean utziko dio goiko aldean zerbitzua emateari 16:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 10:00etatik aurrera.
- Egun eta ordutegi horietan txu-txu tren-zerbitzua egongo da Trintxerpetik San Pedrora eta alderantziz, eta Euskadi etorbidean geltokiak izango ditu.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira eta segurtasun arrazoiengatik alda daitezke. Ekialdebusen webgunea kontsultatzea gomendatzen da, informazio gehiago nahi izanez gero.
DONIBANE
Bertakoak ez direnen ibilgailuentzako murrizketak
Meipiko biribilgunetik aurrera eta, hala badagokio, Jaizkibelgo bidegurutzetik aurrera, soilik hauei utziko zaie pasatzen festibalaren egun guztietan: Donibaneko bizilagunei, antolakuntzakoei, bertara lanera datozenei, zamalanetako ibilgailuei eta Nabalaldeko baimenduei.
Barrutiko herritarrek bakarrik aparkatzeko aukera
- Santiago plaza eta Bonanza pasealekua ibilgailurik gabe geratu beharko dira maiatzaren 9tik (osteguna) maiatzaren 12ra (igandea).
- Bizkaia plaza libre geratu beharko da maiatzaren 9tik (osteguna) 13ra (astelehena).
- Bertakoek, bertara lanera datozenek eta baimenduek bakarrik aparkatu ahal izango dute honako eremu hauetan:
- Nabalaldeko goiko terrazan.
- Nabalaldea industrialdean, maiatzaren 7tik (asteartea) maiatzaren 13ko 08:00ak arte, biltegietako ateak errespetatuz.
- Nabalaldeko kaian, asteburu osoan markatutako eremuan, biltegietako ateak errespetatuz.
Ibilgailuen zirkulaziorako itxitako sarbideak
Ekitaldiak eta jarduerak egiten diren bitartean, itxita egongo da Bizkaia plazarako eta Donibane kalerako sarbidea (Bizkaia plazako garajeen sarbidea izan ezik), eta, zehazki, ezingo da zirkulatu egun hauetan:
- Maiatzaren 9an (osteguna), 16:00etatik aurrera.
- Maiatzaren 10ean (ostirala), 16:00etatik aurrera.
- Maiatzaren 11n (larunbata) eta 12an, (igandea), 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta segurtasun-arrazoiengatik alda daitezke.
Alde zaharrerako oinezkoentzako sarbidea
Segurtasun arrazoiak direla-eta, Donibaneko alde zaharrean egon daitezkeen pertsonen kopuru mugatua ezarri da (Donibane kaleko 19. zenbakitik 104. zenbakiraino).
Behin kopuru horretara iritsita, alde zaharrera bertakoak eta arrazoi justifikatuak dituzten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira (jatetxeetako erreserbak, ezkontzak, langileak...)
Garraio publikoa
Autobus-lineek ohiko ordutegiei eutsiko diete Meipiko biribilguneraino. Bertan amaituko dira zerbitzuak, eta aldi baterako kenduko dira Festibaleko egunetan San Roke kaleko eta frontoiko geltokiak, gutxienez ostegun eta ostiralean 16:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta Ekialdebusen webgunea kontsultatzea gomendatzen da, informazio gehiago nahi izanez gero.
WOMAN ITZULIA 2024
Aipatutakoaz gain, maiatzaren 12an (igandea) Woman Itzulia egingo denez, Pasai Donibaneko irteera eta sarrera itxita egongo dira 10:20tik 12:20ra, lasterketa Jaizkibelera sartzeko bidegurutzetik igaroko baita.
- Jaizkibelerako sarbidea ere itxita egongo da trafikoarentzat.
- Era berean, Pasai Antxotik Nafarroa etorbidera (lehengo N-I) doan irteera itxita geratuko da 11:10 eta 13:10 bitartean. Kasu horretan, herritik Oarso kaleko zubitik ateratzea gomendatzen da.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta probaren garapenaren arabera alda daitezke.