Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/09

Aldaketak trafikoan eta garraio publikoan Trintxerpen “Inude eta Artzainen” desfilearengatik

Maiatzaren 10ean, 12:00etatik 14:00etara

Illunbe Musika Elkarteak, Pasaiako Udalaren laguntzarekin, “Inude eta Artzainen” desfilea antolatu du maiatzaren 10ean. 

Jarduera 12:00etan hasiko da  Trintxerpeko Musika Eskolan, eta barrutiko kaleetan barrena ibiliko dira. Ekitaldia Pasaiako komunitate osoak aktiboki parte hartzeko pentsatuta dago.

Ibilbidea: Urgull kalea, Oiartzun kalea, Ulia etorbidea, Azkuene kalea, Euskadi etorbidea eta Gudari plaza.

Desfilearen iraupena 2 ordukoa izatea aurreikusten da; hori dela eta, trafikoan eta garraio publikoan aldaketak sortuko dira.

Trafikoan

Aldizkako mozketa puntualak izango dira, desfilea pasatzen den uneetan.

Aldaketak garraio publikoan

Autobus zerbitzua

12:00etatik 14:00etara bitarte, E07, E08 eta E09 autobusak Escalerillaseko geltokian geldituko dira, hori izango baita azken geltokia.

Hala ere, ordutegi hau orientagarria da eta autobus zerbitzuaren ohiko ibilbide eta ordutegiak lehenbailehen berreskuratzen saiatuko dira.

Informazio gehiago behar izanez gero,  Udaltzaingora dei daiteke, 943004300 telefonora.