Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/02/25
Trafiko aldaketak inauterien ondorioz
Martxoaren 1ean, Antxon, Donibanen eta San Pedron
Inauteriak ospatuko dira martxoaren 1ean hiru barrutietan. Hori dela eta, zenbait ekitaldi antolatu direnez, trafikoan aldaketak izango dira:
DONIBANE
Martxoaren 1ean desfilea eta beste hainbat ekintza izango direnez, Lezobidea kalea moztuko Meipiko biribilgunearen parean, larunbateko 10:00etatik igandeko 06:00etara.
Egun berean Donibane kalea moztuko da 13:00etatik 20:00etara.
Bizkaia plazara Larrabide errepidetik eta San Roke eta Juan XXIII kaleetatik sartu beharko da, eta handik irten, berriz, Bordalaborda kaletik.
Lineako autobusak Meipiko biribilgunean emango du buelta, larunbateko 10:00etatik igandeko 06:00etara.
SAN PEDRO
Pasaman Alargunaren kalea eta Herriko Plaza moztuko dira 11:00etatik 19:00etara.
13:00etatik 14:30era desfilea egingo da Zamatetetik Torreatzera, eta horrek trafiko-aldaketak sor ditzake.
Era berean, Arraunlari kaleko trafikoa moztuko da 19:00etatik 22:00etara, eta bi norabideetako trafikoa kaitik desbideratuko da.
ANTXO
Martxoaren 1ean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara hainbat ekitaldi izango dira, eta ekitaldi horiek trafiko-aldaketak eragin ditzakete.