Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/06/11
Gora Herriak ekimenaren azken jaia dela eta, trafiko aldaketak Donibanen
Ekainaren 13ko 11:00etatik 00:00etara
Bixi Bixi elkarteak Udalaren laguntzarekin Gora Herriak jaialdia antolatu du maiatzaren 21etik ekainaren 13ra.
Hitzaldiak, aurkezpenak, kontzertuak... antolatu dira egun hauetan zehar, Palestina herria erdigunean jarrita.
Urtero bezala, ekimenari itxiera emateko azken jaia antolatuko dute, aurten ekainaren 13an.
Egitaraua:
Meipin, Bixi Bixi ondoko plazan:
- 12:30 Palestinarekiko elkartasun kalejira - Santiago plazatik Meipira.
- 14:00 Herri bazkaria - Palestinar menua.
- 16:00 Ekitaldi nagusia: Agurra, Palestinako dantzaria + haurren dantzak.
- 16:30 Kantari palestinarrak: Nur eta Ahmed.
- 17:30 Koiuntura + arte.
- 18:30 Kantaldia.
Egitaraua aurrera eramateko, trafiko aldaketak izango dira barrutian 11:00etatik 00:00etara.
Alde batetik, Lezobidea kalea itxiko da eta, bestetik, autobus geltokia Meipiko biribilgunera mugituko da.
Gainera, eguerdian egingo den kalejira dela eta, 12:00-13:00 bitartean alde zaharra ere itxita egongo da.







