Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/06/05
"Gora Herriak-en" jai handia dela eta trafiko aldaketak Donibanen
Ekainak 7, larunbata
Aurtengo "Gora Herriak" jaialdiari amaiera emango zaio ekainaren 7an. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute "azken jaia" izenpean. Besteak beste, inauteriak, kalejira, bazkaria, txalaparta, bertsolariak, taloak, musika... antolatu dira.
Hori dela eta, jarduera gehienak Meipi eta Donibane plazatik gertu egingo direnez, Lezobide kalea itxi egingo da 11:00etatik 00:00etara.
Egitarau zehatza udal agendan kontsulta daiteke.







