Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/20

Trafikoa moztea Euskadi Etorbidean, San Juan sua dela eta

Trintxerpen, ekainaren 23ko gauean

Ekainaren 23an (ostirala) SAN JUAN SUA  izango denez, Euskadi etorbidea erabat moztuko da 19:00etatik 02:00etara.

Beti bezala, seinaleak jarriko dira ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean, eta trafikoa portuko eremutik bideratuko da.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).

Pasaiako Udaltzaingoa.