Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/04

Trafiko mozketak Euskadi Etorbidean, Illunbe musika-elkarteak antolatutako ekitaldiengatik

Urriaren 7, 8 eta 9an

Urriaren 7an (ostirala), 8an (larunbata) eta 9an (igandea) hainbat kultur ekitaldi egingo direnez, Euskadi Etorbidea erabat moztuko da honako ordutegi hauetan:

  • Urriaren 7an, ostirala, 18:00etatik 21:00etara.
  • Urriak 8an, larunbata, 16:00etatik 21:00etara.
  • Urriaren 9an, igandea, 11:00etatik 14:00etara.

Beti bezala, seinaleak jarriko dira ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean, eta trafikoa portuko eremutik bideratuko da.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).