Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/06/04

Aldaketak trafikoan, Antxon eta Trintxerpen antolatutako ekitaldien ondorioz

Ekainaren 5etik 7ra bitarteko asteburuan

Musika, Sagardo Jaia, ospakizunak... Ekainaren 5etik 7ra bitarteko asteburuan hainbat ekitaldi daude programatuta Pasaian, eta horietako batzuek eragin txikiak izan ditzakete trafikoan.

TRINTXERPE

Ekainaren 4tik 7ra bitartean Musikaz Blai ekimenaren lehen ekitaldiak izango dira Serafin Esnaola plazan nagusiki.

Ekainaren 5ean trikitixa eta panderoko ikasleen kalejira egingo da. 18:00etan hasiko dira Musika Eskolan. Handik Azkuene eta Euskadi etorbideraino joango dira eta 18:45 aldera Gernika plazan amaituko dute. Kalejirak mozketa puntualen bat eragin dezake, eta Pasaiako Udaltzaingoak bideratuko du trafikoa.

Igandean, ekainak 7, txistularien kalejira egingo da Euskadi Etorbidetik Serafin Esnaola plazara 12:00etatik aurrera. Trafikoari ahalik eta gutxien eragingo dio eta trafikoa bideratuko da.

ANTXO

Alkartasuna Dantza taldeak XXXI. Sagardo Jaia entolatu du ekainaren 6an, baina ez du eraginik izango trafikoan.

Halaber, ekainaren 6an Pasaia-Lezo Lizeoak bere 50. urteurrena ospatuko du Antxon egingo den jai handi batekin:

  • 11:00etatik 12:00etara kalejira antolatu da erraldoi eta buruhandiekin. Beraz, baliteke ibilbidean zehar trafiko-mozketa txikiak egotea. Trafikoa Pasaiako Udaltzaingoak bideratuko du. Kalejiraren ibilbidea hau izango da: Biteri plaza, Zumalakarregi, Blas de Lezo, Maiatzaren Lehena, Eskalantegi, Oarso, Hamarretxeta, Gure Zumardia, Hamarretxeta eta Biteri plaza.
  • 18:30etik 20:00etara Elektrotxufla ibiliko da barrutian zehar. Beraz, baliteke trafiko-mozketa txikiak egotea. Pasaiako Udaltzaingoak bideratuko du trafikoa. Ibilbide hau egingo dute: Ibaiondo, Oarso, Axular plaza, Kupeldegi kalea, Hamarretxeta kalea, Izadi taberna, Hamarretxeta, Biteri plaza, Hamarretxeta eta Gure Zumardia.

Anunciata Ikastetxeak "Agurra Jaia" antolatu du ekainaren 7an Ibaiondo frontoian, baina ez du eraginik izango trafikoan.

DONIBANE

Donibanen aurrera doa Gora Herriak Palestina jaia, eta ekainaren 7an "Gora Palestina Askatuta!" izeneko kontzertua antolatu da. Ekitaldia Juanba Berasategin izango da eta ez du inolako eraginik izango trafikoan.