Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/12/19
Trafiko oharrak Eguberrietan
Trafiko eragozpen txikiak sor daitezke desfileak eta bestelako ekintzak egiten diren ondorengo ordu eta lekuetan:
Abenduaren 20an, San Tomas, barruti guztietan
Abenduaren 22an, Trintxerpen:
- Euskadi Etorbidea moztuko da 12:00etatik 14:30era, Gabonetako kontzertua dela-eta.
Abenduaren 24an, Olentzeroren etorrera:
- Donibanen 18:00etan Meipitik
- San Pedron 17:30ean Zamatetik
- Antxon 18:30ean Eskalantegi 45etik
- Trintxerpe 19:00etan Serafin Esnaola Plazatik (Euskadi Etorbidea 18:00etatik 20:30era moztuko da, gutxi gorabehera)
Urtarrilaren 5ean, Donibane, Errege Magoen kabalgata
Trafikoari buruzko informazio gehiago: Udaltzaingoan 943.004300 telefonoan