Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/20

Trafikoaren gorabeherak eguberrietako zenbait ekitaldi direla-eta

Abenduaren 21, 23 eta 24an

Gabonetako hainbat ekitaldiren ondorioz, trafikoan gorabeherak izango dira:

Abenduaren 21ean, osteguna

Trintxerpe

11:00etatik 12:30era, Karmengo Ama eskolaren Gabonetako desfilea izango denez, Euskadi Etorbidea erabat moztuko da.
 
Halaber, ordutegi berean kalejira bat egingo da Ulia etorbidea, Andonaegi, Borda-Enea, Arrandegi, Euskadi etorbidea eta Azkuene kaleetan zehar; eta tarte batzuetan auto-ilarak sor daitezke. 

Donibane

10:30etik 11:30era desfileak izango dira barruti guztietan, Pasai Lizeoak antolatuta. Desfileek trafikoari eragingo diote eta Donibane kalea itxi egingo da. Santiago plaza ibilgailurik gabe egongo da 8:30etik 12:30era.

Abenduaren 23an, larunbata

Donibane

“Muxikoen” dantza-saioa izango dela-eta, Santiago plaza zirkulaziorako itxita egongo da 11:30etik 13:45era.

Euria egiten badu, dantza emanaldia Donibaneko frontoian izango da.

Hilaren 24an, igandea

Trintxerpe

12:00etatik 20:30era Euskadi etorbidea itxi egingo da kontzertua eta Olentzeroren desfilea izango baitira.

Beti bezala, seinaleak jarriko dira ainguraren biribilgunean, Correosen eta Lasako bidegurutzean, eta trafikoa portuko eremutik bideratuko da.

Donibane

18:00etan Olentzeroren desfilea Meipitik Santiago Plazara. Donibane kalea itxiko da, eta Santiago plaza ibilgailurik gabe egongo da desfilea amaitu artean.

San Pedro

Desfilearen irteera Zamatetetik 17: 30ean.

Antxo

Desfile bat goizeko 11:00etan Usozetik eta beste bat 18:30ean Eskalantegi 45etik irtengo dira.


Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943 004300).