Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/11/21

Trafiko-aldaketak Donibanen, “Babarrun jaiaren” ondorioz

Azaroaren 23an, egun osoan

Azaroaren 23an “Babarrun jaia” ospatuko da Donibaneko Meipi auzoan. Horrek zenbait trafiko aldaketa eragingo ditu barrutian.

Alde batetik, Lezobidea kalea itxi egingo da biribilgunearen parean azaroaren 23ko 11:00etatik azaroaren 24ko 01:00etara.

Hori dela eta, Donibanera sartzeko sarbidea Larrabide kaletik izango da.

Bestetik, Udalak jakinarazi du Ekialdebusek geltoki bakarra izango duela, biribilgunekoa, alegia.