Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/22

Aldaketak trafikoan, asfaltatze lanak egingo direlako Arrandegi kalean

Apirilaren 25etik maiatzaren 1 arte

Arrandegi kaleko asfaltatze-lanak apirilaren 25ean hasiko direnez, trafikoa erabat etengo da kale horretan, eta lur gaineko aparkaleku guztiak kenduko dira, aurreikusita dauden lanek dirauten bitartean. Astebete iraungo dutela aurreikusi da.

Epe horretan, herriaren goiko alde osorako irteera Azkuene kaletik (Andonaegi - Ulia Etorbidea - Azkuene korridorea) egin beharko da.

Garaje-plaza duten bertakoak 20:00etatik 8:00etara bitartean sartu eta irten ahal izango dira, lanean ari ez direnean eta zirkulaziorako arriskurik ez dagoenean, eta unean-unean dauden argibideak eta seinaleak bete beharko dituzte.

Zamalanak egin behar dituzten establezimendu edo negozioek aldez aurretik jakinarazi beharko dituzte beren beharrak, eta une horretan ezarritako erabilgarritasunaren arabera sartu edo irten ahal izango dira.

Obren eraginak dirauen bitartean, Gudari plazatik sarbidea duten Serafin Esnaolako garajeetara sartzeko eta bertatik irteteko bideak egokituko dira kale horretatik.

Terranoba kalea norabide bikoitzekoa izango da eta bertakoek bakarrik erabili ahal izango dute.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.