Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/12/15
Trafiko aldaketak Antxoko Gabonetako krosarengatik
Abenduaren 17an
Abenduaren 17an, ostirala, 20:30ean Pasai Antxoko Gabonetako krosa izango da.
Herri barruan egiten den proba horren ondorioz, Pasai Antxoko trafikoan muga batzuk izango dira 20:15etik krosa bukatu arte, hau da, 21:15 ingurura arte.
Guztiz itxiko da trafikoa kale hauetan: Hamarretxeta, Gure Zumardia, Zumalakarregi, Blas de Lezo eta Gelasio Aranburu. Antxorako sarbidea Eskalantegi kaletik bakarrik izango da, eta irteera, berriz, Oarso kaleko zubitik. Papingo bidea ere itxiko da.
Eskalantegi kalean, Hamarretxeta kaletik aurrera, norabide bakarreko errei bat egokituko da Molinaorantz; Hamarretxetaranzko erreia kirol probarako bakarrik erabiliko da.
Hamarretxeta kaleak Kupeldegi eta Oarso kaleekin dituen bidegurutzeetan pasabideak egokituko dira, Luzuriagako eta Eskalantegiko aparkalekuetara joateko, hurrenez hurren.
Pavinsako garajeetatik ateratzeko aukera izango da, baina ez bertara sartzekoa.
Trafikoan izango diren muga horiek direla-eta, gomendatzen da ordu horietan ibilgailurik ez erabiltzea, eta beti udaltzain eta boluntarioen argibideei kasu egitea.
Probako parte-hartzaileentzako ordezko aparkaleku gisa, Usozeko kirol pista prestatuko da, 19:00etatik 23:00etara
Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.
Informazio gehiago Udaltzaingoan: 943004300.







