Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/12/20
Aldaketak trafikoan Antxoko Gabonetako krosa dela eta
Abenduaren 27an
Abenduaren 27an, ostirala, 20:30ean Pasai Antxoko Gabonetako krosa izango da.
Herri barruan egiten den proba horren ondorioz, Pasai Antxoko trafikoan muga batzuk izango dira 20:15etik krosa bukatu arte, hau da, 21:15 ingurura arte:
- Guztiz itxiko da trafikoa kale hauetan: Hamarretxeta, Gure Zumardia, Zumalakarregi, Blas de Lezo eta Gelasio Aranburu. Antxorako sarbidea Eskalantegi kaletik bakarrik izango da, eta irteera, berriz, Oarso kaleko zubitik.
- Papingo bidea ere itxiko da.
- Eskalantegi kalean, Hamarretxeta kaletik aurrera, norabide bakarreko errei bat egokituko da Molinaorantz; Hamarretxetaranzko erreia kirol probarako bakarrik erabiliko da.
- Hamarretxeta kaleak Kupeldegi eta Oarso kaleekin dituen bidegurutzeetan pasabideak egokituko dira, Luzuriagako eta Eskalantegiko aparkalekuetara joateko, hurrenez hurren.
- Pavinsako garajeetatik ateratzeko aukera izango da, baina ez bertara sartzekoa.
Trafikoan izango diren muga horiek direla-eta, gomendatzen da ordu horietan ibilgailurik ez erabiltzea, eta beti udaltzain eta boluntarioen argibideei kasu egitea.
Eskerrik asko eta barkatu eragozpenak.
Informazio gehiago Udaltzaingoan: 943004300.