Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/07/12

Trafiko mozketak Euskadi etorbidean, Adinberriko obren ondorioz

Uztailaren 17an eta 23an

Iberdrolaren lineetan aurreikusitako bi jarduketek eragina izango dute Euskadi etorbideko zirkulazioan eta Cirizako aparkalekuko gune batean.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Pasaiako Udalari jakinarazi dionez, Adinberriko obrek eragina izango dute Trintxerpen trafikoan eta aparkalekuan uztailaren 17an eta 23an.

Zehazki, egin beharreko lanen helburua da Iberdrolaren linea zaharrak kentzea, Alkateordetzaren atzealdearen eta Euskadi etorbidearen artean lurperatuta daudenak.

Hilaren 17an, asteazkena, goizean zehar Euskadi etorbidean, Santander bankuaren parean esku hartuko da. Erdi-tentsioko lotuneak egin behar dira, eta horretarako,  tapa galtzada horretan duen kutxatila berrian jardungo da. Lan horiek gauzatzeko, galtzadako errei bat itxi beharko da asteazken goizean, eta zirkulazioa bi noranzkoetan bideratuko da by-pass baten bidez.

Hilaren 23an, asteartea, eraitsiko den transformazio-zentroa elikatzen duen Iberdrolaren linea desmuntatuko da (ikusi irudian desmuntatu beharreko linea, magenta kolorearekin markatua). Egun horretan, beraz, kableak azokaren atzeko aldean dagoen zutoinetik erdiraino jaitsiko dira.

Azken jarduketa horren ondorioz, Cirizaren atzealdean dagoen aparkalekuaren zati bat hartu beharko da (ikusi irudiko eremu gorria), bai igotzeko bitartekoak jartzeko, bai segurtasunagatik. Lan horiek hilaren 23an hasi eta amaituko dira.