Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/03/21

Trafiko aldaketak Euskadi etorbidean martxoaren 23an

Zenbait manifestazio antolatu direnez, 10:30etatik 13:00etara Euskadi Etorbidea itxi beharko da

Martxoaren 23an 3 manifestazio izango dira Trintxerpen. Hirurek Euskadi Etorbidean eragina izango dutenez, etorbidea 10:30etatik 13:00etara itxi beharko da.

Arrantza kirolaren eta euskal kulturaren defentsarako manifestaldia

11:00etan manifestazio bat antolatu dute: San Pedrotik irten, Trintxerpeko ainguraren biribilgunera joan eta berriz ere San Pedrora bueltatuko dira.

SEGURU? Auzo seguruen aldeko XXVIII. martxa

Ekimen hau 11:30etan hasiko da Trintxerpeko Alkateordetzan eta Donostiarantz joango da.

Pasaiako emakumeen borroken omenaldia

12:00etan martxa bat antolatu dute, Correosetik Trintxerpeko Gudari plazara.

Ibilgailuen sartu-irteerak

  • Ibilgailuek barrutira sartu, eta San Pedroraino iristeko Jaizkibel kaletik igo beharko dira.
  • Trintxerpetik ateratzeko ibilbidea: Marinos, Andonaegi eta Azkuene.

Aldaketak autobusetan

  • Ekialdebuseko autobusek geltokia Escalerillasen egingo dute.
  • E-8 autobusa (mikrobusa) ez da San Pedroraino iritsiko. Zerbitzua bertan behera geldituko da 10:30etatik 13:00etara.
  • Dbus 38 lineak ibilbidea laburtuko du. Beraz, Jaizkibel kaletik igo, Andonaegiko biribilguneraino iritsi eta Ulia etorbidetik itzuliko da. Ondoren, Azkuenetik jaitsiko da eta ohiko ibilbidea hartuko du berriz. Manifestaldiek dirauten bitartean, aingurako biribilgunean buelta emango du eta San Pedro etorbideko 25. zenbakian hasiko du ibilbidea.