Argitaratze-data: 2022/05/23
Itsas Festibala ospatzen den egunetan ibilgailuak sartzeko, aparkatzeko eta zirkulatzeko mugak
Maiatzaren 26tik 29ra

TRINTXERPE
IBILGAILUAK SARTZEKO MURRIZKETAK, BERTAKOENTZAT IZAN EZIK
Escalerillasetik eta, hala badagokio, ainguraren biribilgunetik, aurrerantzean, bertakoei, antolatzaileei, baimenduei eta zamalanak egin behar dituztenei bakarrik utziko zaie bertatik igarotzen, ordu hauetan:
- Ostegunean, maiatzak 26, 16:00etatik aurrera.
- Ostiralean, maiatzak 27, 16:00etatik aurrera.
- Larunbata 28 eta igandea 29 egun osoan.
Euskadi Etorbidea itxi egingo da San Pedrorako noranzkoan egun eta ordu berberetan, aurreikusitako ekitaldiak amaitu arte.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta segurtasun-arrazoiengatik alda daitezke.
BARRUTIAN BIZI DIRENENTZAKO APARKALEKU ESKLUSIBOA
Ezin izango da Hospitalilloko kaian aparkatu, ez eta kaian sartu ere, maiatzaren 24tik (asteartea) aurrera.
Horregatik, honako eremu hauetan aparkalekuak egokituko dira bertakoentzat, antolatzaileentzat eta baimenduentzat bakarrik:
Aparkaleku alternatiboak portu-eremuan, zehazki.
- Toro eta Betolazako orubean, maiatzaren 23tik (astelehena) aurrera.
- Kooperatibaren aparkalekua.
- Rodolfoko orubea.
- Herrerako oinezkoen pasabidearen azpiko orubea.
Nolanahi ere, aparkalekuetan seinaleak jarriko dira, eta horietan adieraziko da zein ordutegi eta egunetan erabil daitezkeen.
GARRAIO PUBLIKOA.
- Autobus-lineek beren zerbitzuak mantenduko dituzte, eta festibaleko egunetan Trintxerpe-San Pedrorako noranzkoan portu-gunetik ibiliko dira, eta Donostiarako noranzkoan, berriz, Euskadi etorbidetik.
- San Pedroraino iristen diren E7 eta E-9 autobus-lineek Lasako bidegurutzean emango dute buelta, eta lehen geltokia Euskadi etorbideko 27. zenbakiaren parean izango dute ostegunean eta ostiralean 16:00etatik aurrera, eta igandean 10:00etatik aurrera.
- E-8 lineak zerbitzua emateari utziko dio ostegun eta ostiraletan 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta Ekialdebusen web orria kontsultatzea gomendatzen da informazio gehiagorako.
SAN PEDRO
IBILGAILUAK SARTZEKO MURRIZKETAK, BERTAKOENTZAT IZAN EZIK.
Lasako bidegurutzetik (Euskadi Etorbidea 35) aurrera, bertakoei, antolatzaileei, langileei eta zamalanak egin behar dituztenei bakarrik utziko zaie San Pedrora pasatzen, goiko aldera eta hirigunera.
Esnabidetik aurrera, bertakoen, antolatzaileen, langileen eta zamalanak egin behar dituztenen ibilgailuak baino ezingo dira igaro eta aparkatu.
Nabarra Bouako aparkalekuan baimena duten ibilgailuak bakarrik aparkatu ahal izango dira. Baimenik EZ DUTEN ibilgailuak eta BERTAKOAK EZ direnenak ezin izango dira aparkatu, ezta titularraren baimenarekin ere.
IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ITXIKO DA
Ekitaldiek dirauten bitartean ezin izango da ibilgailuz sartu Arraunlari eta San Pedro kaleetara, kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura; eta ekitaldia amaitu eta gero, goizetan eta/edo gauetan baino ezin izango da sartu, zehazki:
- Ostegunean, maiatzak 26, zamalanak eta bertakoak 16:00 arte.
- Ostiralean, maiatzak 27, zamalanak eta bertakoak 16:00 arte.
- Larunbatean (maiatzak 28) eta igandean (maiatzak 29) guztiz itxita egongo da 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta segurtasun-arrazoiengatik alda daitezke.
BARRUTIAN BIZI DIRENENTZAKO APARKALEKU ESKLUSIBOA
San Pedroko kaian festibaleko jarduerak egingo direnez, ibilgailu guztiak kendu beharko dira kaitik, Torreatzetik, Ondartxo pasealekutik eta Arraulari kaleko zati batetik, maiatzaren 26tik (osteguna) aurrera; eta bertakoek, antolatzaileek eta baimenduek bakarrik aparkatzeko aparkalekuak egokituko dira honako leku hauetan:
- Pasai San Pedroko lonjako aparkalekua, maiatzaren 27ko (ostirala) 10:00etatik, maiatzaren 29ko (igandea), 22:00etara.
- Trintxerpeko portu-eremuan bizi direnentzat prestatutako aparkalekuak
GARRAIO PUBLIKOA
- San Pedroraino iristen diren E7 eta E-9 autobus-lineek Lasako bidegurutzean emango dute buelta, eta lehen geltokia Euskadi etorbideko 27. zenbakiaren parean izango dute ostegunean eta ostiralean 16:00etatik aurrera, eta igandean 10:00etatik aurrera.
- E-8 lineak zerbitzua emateari utziko dio ostegun eta ostiraletan 18:00etatik aurrera, eta larunbat eta igandean 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta Ekialdebusen web orria kontsultatzea gomendatzen da informazio gehiagorako.
DONIBANE
IBILGAILUEN SARBIDEA MURRIZTEA, BERTAKOENTZAT IZAN EZIK
Meipiko biribilgunetik aurrera eta, hala badagokio, Jaizkibelgo bidegurutzetik, Donibaneko herritarrei, antolatzaileei, baimenduei eta zamalanak egin behar dituztenei bakarrik utziko zaie igarotzen festibaleko egun guztietan.
BARRUTIAN BIZI DIRENENTZAKO APARKALEKU ESKLUSIBOA
Santiago plazan eta Bonantza pasealekuan ez da ibilgailurik egongo maiatzaren 26tik (osteguna) 29ra (igandea).
Bizkaia plaza ere libre geratu beharko da maiatzaren 26tik, osteguna, aurrera (zati bat libratuko da, beharren arabera).
Bertakoek, langileek eta baimenduek bakarrik aparkatu ahal izango dute leku hauetan:
- Nabalaladeko goiko terrazan.
- Nabalaldeko industrialdean, maiatzaren 24tik (asteartea) maiatzaren 30eko (astelehena) 08:00 arte, biltegietako ateak errespetatuz.
- Nabalaldeko kaian, asteburu osoan markatutako gunean, biltegietako ateak errespetatuz.
IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ITXIKO DA
Ekitaldiek dirauten bitartean ezin izango da ibilgailuz sartu Bizkaia plazara eta Donibane kalera (Bizkaia plazako garajeetara izan ezik), eta zehazki ezingo da egun hauetan zirkulatu:
- Ostegunean, maiatzak 26, 16:00etatik aurrera.
- Ostiralean, maiatzak 27, 16:00etatik aurrera.
- Larunbatean (maiatzak 28) eta igandean (maiatzak 29) guztiz itxita egongo da 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta segurtasun-arrazoiengatik alda daitezke.
ALDE ZAHARRERAKO OINEZKOENTZAKO SARBIDEAK
Segurtasun-arrazoiak direla eta, pertsona kopuru mugatua ezarri da Donibaneko alde zaharrean (Donibane kaleko 19. zenbakitik 104. zenbakira). Horretarako, edukiera-arkuak jarri dira.
Baimendutako gehieneko pertsona-kopurura iritsitakoan, bertakoak eta arrazoi justifikatuak dituzten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira alde zaharrean (erreserba jatetxeetan, ezkontzak, langileak, etab.).
GARRAIO PUBLIKOA
Autobus-lineek ohiko ordutegiak mantenduko dituzte, eta Meipiko biribilguneraino zirkulatuko dute. Han amaituko dira zerbitzuak eta aldi baterako, festibalak dirauen bitartean, kendu egingo dira San Roke eta frontoiko geltokiak, gutxienez, ostegunean eta ostiralean, 17:00etatik aurrera, eta larunbatean eta igandean, 10:00etatik aurrera.
Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta Ekialdebusen web orria kontsultatzea gomendatzen da informazio gehiagorako.
GOMENDIO OROKORRA: GARRAIO PUBLIKOA ERABILI
Eremu mugatuetako bizilagunei gomendatzen zaie beren ibilgailuak eremu horietatik kanpo aparkatzea, ibilgailuak behar izanez gero.
Aparkatzeko leku gutxi dagoenez, eta bertakoentzat, langileentzat, antolatzaileentzat eta baimendutakoentzat bakarrik izango denez, bisitariei gomendatzen zaie bertaratzeko garraio publikoa erabil dezaten: autobusak, Renfe eta Euskotren. Era berean, aditzera ematen da Errenteriatik Donibanera joateko berariaz jarriko direla autobusak (Ekialdebus), eta ohiko geltokiak izango direla Escalerillasen (Dbus eta Ekialdebus) eta Herreran (Dbus, Ekialdebus, Renfe eta Euskotren), Trintxerpe-San Pedroko autobus linean (Ekialdebus), eta Pasai Antxo gurutzatzen duten lineetan (Ekialdebus, Renfe eta Euskotren).
Badia osoan zehar (Trintxerpe-Donibane, San Pedro-Donibane) motora-zerbitzua jarriko da eta txu-txu trenak Trintxerpetik San Pedrora eramango ditu bisitariak.
Zure eskura daude informazio- eta larrialdi-telefono hauek:
- PASAIAKO UDALTZAINGOA 943.004300
- Eta S.O.S. -DEIAK (larrialdiak bakarrik) 112