Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/07/24

Trafiko-mozketak Donibanen

Uztailaren 25etik 30era

Pasai Donibanen programatu diren kultur jarduerak direla-eta, ondoren adierazitako egun eta orduetan hainbat kale itxiko da:

  • Uztailaren 25ean, igandea, 11:30etik 13:30era ezingo da Donibane kalean sartu (ez eta Santiago plazan aparkatu ere).
  • Uztailaren 25ean, igandea, 16:00etatik 20:00etara Lezobidea itxiko da Meipitik. Autobusak Meipiko biribilgunean emango du buelta, eta Bizkaia plazara joateko Larrabide-San Roke eta Juan XXIII kaleetatik egingo da. Donibanetik irteteko Bordalaborda kaletik egingo da.
  • Uztailaren 27an, asteartea, 22:30etik 24:00etara ezin izango da Santiago plazan aparkatu.
  • Uztailaren 30ean, ostirala, 20:00etatik dantza eta bideo ikuskizuna bukatu arte (24:00 inguru arte) ezin izango da Donibane kalean zirkulatu, ez eta Santiago plazan aparkatu ere.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.