Argitaratze-data: 2022/02/08
Trafiko mozketa Ulia etorbidean kimaketa lanak direla eta
Otsailaren 9an
Otsailaren 9an, kimaketak lanak direla eta, moztu egingo da Ulia etorbidetik Azkuenerako irteera, goizeko 8:00etatik kimaketa lanak bukatu bitartean, gutxi gorabehera 14:00ak arte.
Hori dela eta, bi noranzkoetan txandakako pasabidea ezarriko da, eta soil-soilik bertako bizilagunei eta autobusari utziko zaie sartzen.
Azkueneko goiko aldera Azkueneko 22. zenbakitik sartuko dira ibilgailuak, eta txandakako pasabidea emango zaie.
Arren eskatzen dizuegu behar bezalako arretaz zirkulatzeko eta udaltzainen jarraibideei kasu egiteko.
PASAIAKO UDALTZAINGOA