Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/10/15

Trafiko aldaketa kale-antzerkia dela eta

Urriaren 17an Trintxerpen, Correos eta Lasako bidegurutzearen artean

Larunbat honetan, urriak 17, kale-antzerki ikuskizun bat programatu da Euskadi etorbidean. Hori dela eta, kalea itxita egongo da 10:00-14:00 bitartean Correos eta Lasako bidegurutzearen artean. 

Bitarte horretan soilik sartu ahal izango dira zamalanak egiten dituzten ibilgailuak, honako zehaztasun honekin: zamalanak Azokan egin behar dituztenek Lasako bidegurutzetik sartu beharko dute, beste guztiek Correos pareko sarreratik.