Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/03/30

Trafiko aldaketak Itzulia txirrindularitza-proba dela eta

Apirilaren 8an eta 9an

Pasaiako Udaltzaingoak ondokoa jakinarazten du: 2021eko ITZULIA izeneko txirrindularitza-proba dela-eta, datorren apirilaren 8an, osteguna, Pasai Donibaneko irteera itxi egingo da 15:30etik 16.30era bitarte, lasterketa pasatuko baita Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik.

Halaber, gogorarazten dugu Jaizkibelerako sarbidea itxita egongo dela trafikoarentzat.

Hurrengo egunean, apirilaren 9an, lasterketak Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio 13:15etik 14:15era bitartean. Ordu horretan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen dugu.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).