Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/10/14

Trafiko aldaketak Txirrindularitza Itzulia dela eta

Urriaren 20an

Pasaiako Udaltzaingoak ondokoa jakinarazten du: 2020ko urriaren 20an Espainiako Itzulia txirrindularitza-probaren lehen etapak eragina izango du Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteeran 12:20etik 14:30era, eta tarte horretan Oarso kaleko zubitik ateratzea gomendatzen da.

Halaber, errepide bidezko garraio publikoan ere eragina izango du. Beraz, gomendatzen da Lurraldebus eta Ekialdebus enpresek emandako argibideak jarraitzea.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora (943004300).


Jarduneko udaltzainburua