Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/06/23

Trafiko aldaketak Trintxerpeko Euskadi Etorbidean

Ekainaren 28an, 8:00etatik aurrera

Euskadi etorbideko 5-7ko obretako garabia desmuntatzeko lanak direla-eta, enpresak eskatuta, Euskadi etorbideko errei bat moztuko da datorren astelehenean, ekainaren 28an, goizeko 8etatik aurrera.

Ohi bezala, San Pedrorako erreia moztuko da, eta ainguraren biribilgunean seinaleztatuko da.

Hasiera batean egun osorako izango da mozketa, baina lanak lehenago amaituz gero, ireki egingo da.

San Pedrorako zirkulazioa portuko bidetik desbideratuko da.