Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/17
Trafiko aldaketak Donibanen uztailaren 19an ospatuko diren estropaden ondorioz
Aparkalekuetan aldaketak egongo dira eta Lezobidea kalea itxita egongo da.

Uztailaren 19an II. Gertu Eraikuntzak Bandera eta IV. Valves Bandera jokatuko dira Donibanen 17:20etik aurrera.
Hori dela eta, trafikoan eta aparkalekuetan aldaketak izango dira egun osoan.
Aparkalekuak
Navalaldean eta Bizkaia plazan zenbait aparkaleku balizatuko dira antolakuntzarako; hortaz, uztailaren 19ko 09:00etarako libre egon beharko dute leku horiek.
Trafikoa
Lezobidea kalea moztu egingo da 14:00etatik 21:00etara. Larrabide errepidetik sartu beharko da barrutira.
Informazio eta larrialdietarako telefonoak:
PASAIAKO UDALTZAINGOA: 943004300
SOS-DEIAK (larrialdiak bakarrik) 112






