Argitaratze-data: 2023/05/12
Tour Lagunak taldearen gonbidapena, Tourrean boluntario gisa parte hartzeko Euskadin zehar dabilen bitartean
Izena emateko epea ekainaren 1era arte
Tour Lagunak taldeak eskatu dio udalari ondorengo gonbidapena zabaltzeko:
Lasterketa antolatzeko aurrerapausoak ematen jarraitzen dugu, eta, horregatik, laguntza eskatzen dizuegu berriz ere.
Oraingo honetan zuengan jotzen dugu, eta zuen udalerrietako kirol-klub, -elkarte eta -entitateekin zein herritarrekin harremanetan jartzeko eskatu behar dizuegu, GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023 lasterketan parte hartzeko aukera eman diezaiezuen. Horrela, erakunde sustatzaileek sortu nahi duten TOUR LAGUNAK taldearekin egin ahal izango dute bat, hau da, gure errepideetako etapen ibilbidean egongo diren pertsonen taldearekin. Zure udalerrian, hain zuzen ere, 10 puntu izango ditugu zaintzeko, eta hortaz, 20 Tour Lagun beharko ditugu.
Parte hartu nahi duten pertsona guztien izen-emateak eta kudeaketa-lanak egite aldera, PLATAFORMA HAU SORTU DUGU TOUR LAGUNAK taldeko kide izateko alta eman dezaten. Izen-ematea banaka egingo da, eta izena ematen duenari bizi den udalerriaz gain lasterketako zein puntuetan egon nahi duen galdetuko zaio, parte-hartzaile bakoitzari aukerarik onena eskaintzeko. Plataforman, eskakizunei buruzko informazioa duzue, bai eta TOUR LAGUNAK zer den azaltzen duen informazioa ere.
Galderaren bat egin behar izanez gero, bide hauetatik jarri zaitezkete gurekin harremanetan:
- tourlagunak@euskadi.eus
- 625 709 994
- 944 205 309
Tour Lagunak erakartzeko epea ekainaren 1ean amaituko da, eta boluntarioak erakartzeko dugun erronka oso garrantzitsua da. Hori dela eta, erakartzeko laguntza oro da garrantzitsua.
Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu nahi izango duten zuen inguruko pertsona guztiei ekimen honen berri ematako egiten ari zareten ahaleginagatik.